Atun-solomozko enpanada
Hauekin prestatua MSC atuntxiki-kontserba (1 kg-ko poltsa)
Atun-enpanada errezeta goxo-goxoa, Alakrana atun ultraizoztuaren solomoarekin egina. Atun hutsa, zapore hutsa.
Ikusi bideoaOsagaiak
Atuna 120 g
Piper gorria, 1 un.
Tipula, 1 un.
Porrua, 1 un.
Tomatea, 1 un.
600 g irin
Arrautza, 1 un.
Oliba-olioa, 150 ml.
Ura, 200 ml.
Gatza k.a.
Prozesua
- Bol batean, irina, gatza, ura, olioa eta arrautza nahastuko ditugu. Eskuekin oratuko dugu ore homogeneo bat lortu arte, eta 2 orduz hozkailuan utziko dugu.
- Bestalde, barazkiak laukitxo txikitan moztu eta kazola edo zartagin batean sueztituko ditugu. Barazkiak erregosita daudenean, Alakrana atun-solomo ultraizoztua gehituko diogu, aurrez dadotan ebakita.
- Enpanada-orea hotza dagoenean eta pausatzen utzi oztean, hostorea biribilean luzatuko dugu, bi ore izan ditzagun.
- Bi masetako bat labean berotuko dugu 180º C-tan, eta, behar besteko trinkotasuna hartzen duenean, barazkiekin eta atunarekin orearen oinarria beteko dugu.
- Beste orearekin, hostorea eta betegarria estaliko ditugu. Arrautza batekin margotuko dugu enpanadaren goiko aldea, eta, dekorazio gisa, ebaki batzuk egingo dizkiogu.