Atuna
Alakranan atunketari adituak gara 1967tik. Hainbat atun mota tropikal arrantzatzen ditugu, betiere espezieekiko eta ingurumenarekiko konpromiso handienarekin
Atun-motak
Atunak Scombridae familiako arrainak dira. Thunnus generoaren barruan, 9 atun-espezie daude. Scombridae familiaren barruan topatzen dugu, orobat, atuntxikia edo SkipJack atuna.
Atunak luze-zabal banaturik daude munduko itsaso eta ozeano guztietan, eta ur hotzeko, epeleko edo tropikaleko espezieak daude.
Gure atunak 1/3
Rabil
Atun hegats horia edo Yellowfin
Thunnus Albacares
Espezie hori oso banatuta dago itsaso tropikal eta subtropikaletan, oro har, ur-zutabearen lehen 100 metroetan.
Yellowfina oso handia da, eta 2 metroko luzera eta 170 kiloko pisua ere izan ditzake.
Interes komertzial handikoa, FAOren arabera (SOFIA2018) munduan gehien harrapatzen den 8. espeziea da. Kontserba-industriarako, gazituak eta ketuak fabrikatzeko eta zuzenean kontsumitzeko (sushia, pokea, tartarra eta abar) baliatu ohi da.
Gure atunak 2/3
Patudo
Bigeyea
Thunnus Obesus
Espezie hori oso banatuta dago itsaso tropikal eta subtropikaletan, eta atun hegats-horia baino hobeto dago egokituta ur hotzetara. Normalean, lurrazaletik hasi eta 250 metroko sakoneraraino aurki daiteke.
Atun moja handia da, eta 2 metroko luzera eta 190 kiloko pisua ere izan ditzake.
Zuzenean kontsumitzeko baliatzen da nagusiki (sushia, pokea, tartarra, eta abar).
Gure atunak 3/3
Listado
Atuntxikia, Skipjack
Katsuwonus pelamis
Espezie oso banatuta dago hori itsaso tropikal eta subtropikaletan, nahiz eta ur epelagoetan ere ager daitekeen. Egunean zehar azaletik 260 metroko sakoneraraino aurki daiteke. Gau-partean, gehiago izaten da gainazalean.
Atuntxikia txikiagoa da. Gehienez 100 cm-koa eta 20 kg-koa izan daiteke, baina normalean 80 cm-koa izaten da. (8-10 kg). Luzetarako 6 marra ditu bereizgarri gisa.
Merkataritza-interes handieneko atun-espeziea da, FAOren arabera (SOFIA2018) munduan gehien harrapatzen den 3. espeziea. Hainbat xedetarako baliatzen da, hala nola kontserba-industriarako, ketzeko edo Katsuobushia fabrikatzeko. Zuzenean kontsumitzeko ere egokia da (tatakia).