Hanburgesa onddo-kremarekin
Hauekin prestatua Sakua
Atuna jateko beste modu bat aurkezten dizugu. Alakrana atun-hanburgesa, harrituta utziko zaitu. Atun hutsa, zapore hutsa.
Ikusi bideoaOsagaiak
150 gr. Alakranaren atun-sakua
Brioche hanburgesa-ogia
100 gr. Onddo izoztua
40 gr. Cheddar gazta (bi xerra)
35 gr. Tipula sueztitua
40 gr. Shiitake perretxikoak
80 ml. Ekilore-olioa
Uraza
Tomate-xerra bat
Gatza
2 baratxuri ale
10 gr. Panela
Oliba-olioa
Prozesua
- Doratu baratxuri xerratuak eta gehitu onddo izoztuak. Sutan eduki onddoek botatako ura lehortu arte eta gehitu gatza. Utzi albo batera epeldu arte.
- Zatitu sakua brunoise erara (kubo txikitan) eta eman hanburgesa forma. Zanpatu pixka bat eta sartu hozkailuan gutxienez ordu erdiz.
- Irabiagailuaren ontzian, gehitu epeldutako onddoak, arrautza bat, panela, gatz pixka bat eta 20 ml inguru ekilore-olio. Txikitu dena eta gehitu gainerako olioa pixkanaka, emultsionatu arte. Utzi albo batera.
- Berotu plantxa eta, oliba-olio pixka batekin, zigilatu hanburgesa alde bakoitzetik 2 minutuz su handian. Lehen aldiz biratzean, gehitu cheddar gaztaren xerrak hanburgesa gainean, urtu daitezen. Halaber, tipula ere gaztaren gainean jar dezakegu, elkartu daitezen.
- Plantxa bero dagoela aprobetxatzeko, zigilatu shiitake xerratuak gatz pixka batekin eta berotu tipula sueztitua. Zigilatu apur bat brioche ogiaren beheko eta goiko zatiak ere bai.
- Muntatzen hasteko, zabaldu onddo-krema beheko ogian, eta gehitu uraza eta tomatea. Ondoren, jarri hanburgesa gazta urtuarekin eta tipularekin. Horren gainean, shiitake perretxikoak eta onddo-krema (igurtzi goiko ogian ere bai).