Atun-marmitakoa
Hauekin prestatua Atuntxikiaren solomoa
Euskal Herrian ohikoa den Alakrana atun-marmitako errezeta hau plater goxoa eta osoa da, eta egiteko erraza. Atun hutsa, zapore hutsa.
Ikusi bideoaOsagaiak
Patatak 1 kg
Alakrana atuna, 250 g
Tipula gorria, 250 g
Baratxuri-aleak, 2 un.
Piper txorizeroaren mamia, 20 g
Arrain-salda, k.a.
Oliba-olioa k.a.
Gatza k.a.
Prozesua
- Baratxuria eta tipula dadotan moztu eta oliba-olioarekin sueztituko dugu.
- Bestalde, patatak zuritu eta garbituko ditugu. Patatek egosketan fekula aska dezaten, kraskatu patatak (hautsi patata ebakera erdian).
- Gehitu barazki erregosiari piper txorizeroaren mamia. Nahastu eta erregosi.
- Jarraian, gehitu patatak. Nahastu eta erregosi.
- Estali dena arrain-saldarekin.
- Utzi su ertainean prestatzen.
- Bitartean, ebaki dadotan Alakrana atuna.
- Patata ia prest dagoenean, gehitu atuna. Jarri gatza, eta utzi prestatzen 2/3 minutu gehiago.